Marketing estrategia berria aurkitu berri du publizitate agentzia espainiar batek. Honetarako ordenadore bat, mugikor bat eta punta puntako teknologia baino ez dira behar. kaletik doan jendea erakartzeko balio du sistema honek. Bere eragiteko modua mezuak bidaltzean datza, dendatik 10/300 metro bitarteko distantzian dauden pertsona guztien mugikorrei, bluetooth sistemaren bidez. Denek hasierako mezua jasotzen dute, gero, norberak erabakitzen du marka horren publizitate eta informazio gehiago jaso nahi duen ala ez.
Estrategia honek, publizitatea egiteko modu berrien artean kokatuko genuke. E-marketing- a, adibide bat jartzearren, jada, arrunt bilakatu da gure eguneroko bizitzan, interneten ari garen bitartean popup-ak edozein momentutan agertzen zaizkigunean edo bannerrak ere edozein informazioaren erdian aurkitzen ditugunean, orain mugikorren bidezko iragarkien txanda da.
argazkia flcker webguneari esker geureganatua
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: