Gero eta gehiago erabiltzen da Internet, norbere deskargak egiteko. Konturatzen ez bagara ere, benetan arriskutsua da. Askotan pentsatzen dugu deskargatzen ditugun gauzak ez direla arriskutsuak, baina ez da hala. McAfee enpresak egindako ikerketaren arabera, 2500 terminok sortzen dute arazoa,inofentsiboak direla pentsatzen badugu ere.
Bost bilatzaile desberdinetan sortzen dira arazoak: yahoo,google,MSM (microsoftena),AOL (Time Warnerrena) eta Ask.com-en hain zuzen ere.
Datuek islatzen dutenaren arabera,bilatzaile hauek darabilten termino guztien %4,4ak arazoak sor ditzaketen webguneetara bideratzen gaituzte.
Bost bilatzaileetatik, AOL izanen da seguruena, eta aldiz Yahoo dugu, birus gehien sortzen dituen bilatzailea. Normalean erabiltzaileei arazo gehien sortzen dizkieten terminoak, "dohain" hitza daramatenak dira. Musika deskargatzeko erabiltzen dugun Kazaa programak ere birus ugari sartzen dizkigu ordenagailura.
Beraz kontu handia izan beharko dugu hemendik aurrera, okerrik egiten ez dugula pentsatzen badugu ere, ez da horrela. Birusak zain daude.

argazkia www.windows-xp orritik gureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: