Gure Irratiaren Uztaritzeko (Lapurdi) lokalean sutea izan zen atzo iluntzean eta kontrol gela eta erredakzioa erabat kiskalita geratu ziren. 1981eko azaroaren 24ean sortu zen emisora euskaldun hau eta apurka-apurka garatuz eta handituz joan da. Erre den egoitza hau ere nahiko berria zen, urtebete baino gutxiago zuen. Mementoz utzi dieten behin-behieneko lokalean ari dira lanean, baina suteak eragindako kalte ekonomikoak apaltzeko diru-bilketa bat hastekotan dira - sartu hemen-, eta Durangoko Azokak eman dio dagoeneko bere babesa irratiari, bertan stand bat eskainita. Informazio gehiago hemen.

Argazkia, gureirratia.com i esker.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Itxasne Zalbidea erabiltzaileak esan du...

Jakin izan dudanez,irrati honi laguntzeko elkartasun kanpainia dagoeneko martxan jarri da.Euskal Herri osoari egin diote deia, "zerotik" hasi behar baitira.Kanpaina honek hiru aste luzetan zehar jardungo du martxan.
Edonork lagundu dezake, bakoitzak ahal duen neurrian behintzat.Irakurri dudanaren arabera, soilik euskarazko bi hiztegi sutetik salbatu dira. "suaren erdian ere euskarak iraunen du".
( bertako langileek berria eguinkariari egindako deklarazioak)