Internet bidez bideoak ikusteko ohitura asko zabaldu da, gehienbat Google-ek erositako Youtube-ren eraginez. Hori dela eta, Goiena-ko web guneak berritzea eta Goiena Telebistako irudiak eskegitzeari ekin dio. Teknologia berriaren aldeko apustu segurua eginik aurrera egitea aukeratu dute Goienako ikus-entzunezko zuzendari Iban Arantzabalen esanetan.
Hasieran minutu gutxiko albiste laburtuak jarriko dituzten arren, laster irudi berriak egunero sartzeari ekingo diote. Pixkanaka, egunero internetera igondako bideoak artxibatu egingo dituzte. Horrela, hemeroteka zerbitzu zabal bat eskainiz. Aurrera begira bide berriak zabaltzen ari direla jakinarazi du Aranzabalek, beraz adi egon beharko dutela. Pausoak aurrera ematen ari dira atzean ez gelditzeko.

Informazioa Berria egunkaritik eskuratua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: