Lehen ikaslanean MP3 edo OGG formatuan albiste bana grabatu behar dugu irratirako. Ikaslan hau burutzeko, ikasleak Audacity programa erabiliko du. Lana CD edo DVD euskarrian aurkeztuko da, edota ikaslearen bitakora pertsonalean estekaturik lagatu ahal da. Irakasleak prentsa albiste bat banatuko du irrati eran jartzeko eta segidan grabatu egiteko Audacity programaz.
Goiko argazkian ikus daiteke zer matriz erabiliko duen irakasleak kalifikazioa jartzeko orduan. Gogoratu podloga sortu behar duzuela Blogger sisteman honako ereduarekin titulurako:
Joseba Gartziandiren podloga
Podlog horretan deskarga zuzenko audio fitxategiak baino ez dira egongo. Odeo gunean izena eman behar duzue podcast kanala sortzeko. Bestalde, berriro ere gogoratu dezagun Esnips.com gunean utzi ahal dituzuela fitxategiak bitakoran lotzeko. Lana egiteko epemuga atzeratu egingo da bi astez. Ikaslan honen balio partziala ehuneko 30ekoa da.

Gaia: Pekka Himanen-en ideiak (Software Librea eta hedabideen etorkizuna). Pekka Himanen Bilbaora etorriko da azaroaren 28an hitzaldia egitera.
Epemuga: abenduaren lehen asteko osteguna.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: